XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GERNIKAKO BATZAR BATEN.

Gernikako Batzarretxea aldunez ta ikusguraz bete beterik egoan goiz baten zadorlaria (sekretarioa), oi ebanez, guztiak entzuteko eran Mundaka lenengo aitatuaz, aldunai banan banan dei egiten asi zan, bakoitzak bere ezaugarria maipurukoai erakusteko.

Mendeja entzun eragin ebanean, Mendixako Piel (orduko Pielak orain alkate dira) mai-aurrera agertu zan.

- Ea paperok, Mendixa.

Kolkotik, bere aldun-izena ateraten ebilenartean, arto-zati bat eta iru sagar gazamin yausi dakazan Pielari lurrera.

Gorputzari zirkinik ez arpegiari pariztarik eragin bagarik berak esan eban:
Emen da Maria gureak
niri gerturiko gosaria:
iru sagar gazamin
ta arto zatia
.

Barre-zantzoka asi ziran, euskaldun ta euskaldun motz bere batzarkide guztiak.

Lenengo batzarraldia amaitu zanean, askok, yarraitu eutsen gure Piel oni ostatutzat artu eban ardantegira.

Euren arteko barritsu-samarenak.

- Mendixa esan eutsan; azken egunean zuk emongo dautsazu ostatariari eskupekoa!!.

- Bakotxak al dabena emongo dau.

- Mendixa zirautsan beste batek: Bilbon gatzari arrak egiten eidakoz ta zuk baedodakizu zezaz kendu al leikiozan.

- Orixe bai.

Inoiz umerik egin bagako mandemearen ezneaz, uraz soinekoen zetaka ta natuak legetxez, il daroaguz gatz-arok.

Au entzueran, aldun batzuk alkarri kinuka zinoen: ¿Nork nori yoko etedautsaguz bostak (2) geuk beroni ala beronek geuri?.

- Mendixa: zuen baserritxoan ezaldago zu baino burutsuagorik.

- Bai ta ez gitxi.

Arek barriz beste arazo andiago batzuetara zuzendu oi dabez.

Zuekana neu, naizantxo au, bidaldu nabe.